
Egin desberdin. Izan berezi.
Igo zure edukia beste maila batera.

Niri buruz
Lanbidez ingeniaria eta pasioz droi gidari sutsua naizen aldetik, FPV droiekin egindako filmazio zerbitzuak eskaintzen dizkiet pertsona eta enpresei. Droien industrian 4 urte baino gehiago daramatzat eta hainbat jarduera, negozio eta leku zoragarri filmatzeko aukera izan dut. FPV droiekin, ohikoak ez diren ikuspegi sortzaile eta paregabeak lortzeko gai naiz, enpresa eta pertsonen negozio, propietate edota jarduerak beste ikuspuntu desberdin batetik erakutsiz. Nire bezeroen iritzi positiboak jaso eta gero HEGAN marka pertsonala sortzea erabaki nuen. Beste droi zerbitzuetatik bereizten nauena FPV droien erabilera da, filmazio modu honekin ikuslearen arreta azkarrago eta zuzenago bereganatzen baita. Zure jarduera, jabetza edota negozioa beste ikuspuntu desberdin batetik erakustea nahi baduzu, jar zaitez nirekin harremanetan.
PROIEKTUAK

THE SEBEL PVR Resort ⭐️⭐️⭐️⭐️⭐️

🍽️ PEAKS Restaurant





Hotel & resorts-ak
Eraikinak
Etxeak
Paisaia naturalak
Kirol guneak
Bidaia bideoak
Ezkontzak
Gertakizun bereziak
DROIAK
Nire FPV droia
Droiekiko zaletasuna garatzen hasi nintzenetik, FPV droiek dituzten osagai bakoitzari buruz gero eta gehiago ikasten jardun naiz. Hori dela eta, droi bat eraiki nuen hutsetik, piezaz pieza, eta GoPro bat instalatuta, kalitate handiko bideoak egiteko gai izan nintzen. Droi hau gidatzen ordu asko igaro nituen FPV droien kamera mugimenduak ondo ulertzeko eta batez ere, gidatze abilezia handiagoa izateko. Geroago, droi txikiagoa, arinagoa eta kalitate handiago bat edukitzea erabaki nuen, nire filmazioen kalitatea igotzeko eta bideo profesionalagoak egiteko.

Nik eraikitako droia

DJI Avata
DJI AVATA espezifikazioak:
+ Ultra-Smooth 4K / 60fps
+ Slow-Motion 2.7K / 120fps
+ Arina.
+ 18 minutuko hegaldi denbora
Nire droi zinematikoa
FPV droiekin bideoak grabatzeaz gain, filmazio mota desberdin gehiago ateratzeko gai naiz, FPV droiekin egindako bideoak osatzeko. Horretarako, nire DJI Mini 3 Pro droia erabiltzen dut, proiektu zinematografiko gehiago sortzeko. Honek, irudi ikusgarri eta kalitate handikoak eskaintzen dizkit.


DJI Mini 3 Pro
DJI Mini 3 Pro espezifikazioak:
+ 4K HDR egunez zein gauez
+ Filmazio bertikalak Instagram edo TikTok-erako
+ Arina eta egonkorra
+ 38 minutuko hegaldi denbora
KOLABORATZAILEAK


SARE SOZIALAK


Instagram-en ere jarraitu nazakezu eta FPV droien bideo harrigarri gehiago ikusi. Jarrai iezadazu droiekin egindako bideo ikusgarriez gozatzeko. Bertatik ere nirekin harremanetan jar zaitezke mezu zuzen baten bidez.
Instagramen ikusiko gara!
JARRI HARREMANETAN

Formulario honen bidez ere nirekin harremanetan jar zaitezke: